Maskota eta Ikastolaren irudiaren diseinua

Ikastolaren sorreratik zentroari lotuta izan gara, baina webgune erakargarri bat egitea erabaki zenetik lan handiagoa izan dugu. Animatzeko erreza izango zen maskota sortzea eta ahal den neurrian proiektu ezberdinetan kolore aunitz erabiltzea erabaki zen. Ordutik lan asko burutu izan ditugu eta azkena euskararen erabilera sustatzeko 2012. urteko kromo albuma izan da. Ikastolan euskal esapideak ilustratzen dituzten kartelak paratzen dituzte haurrak barneratu ditzaten. Bestalde album bana jasotzen dute, baina kromoak lortzeko euskaraz aritu beharko dira. Albumean testu hutsa daukate eta kromoek testurik gabeko koloretako irudia. Bakoitza dagokion tokian jarri beharko dute albuma osatu arte.