Logotipoaren birdiseinatzea eta irudi korporatibo berria

Upategi bioklimatikoa eraikitzearekin batera, irudi berria behar zuen Aroak. HORIXEn bertan egindako aurreko logotipoaren laia eta lurra mantenduz, marka berria sortu genuen. Ardo tradizionalak dira, ekologikoak, eta hori adierazteko karnabaren irudia erabili dugu. Betidanik ikusi izan dira txori horiek Deierriko mahastietan, baina pestizida eta bestelako gai toxikoak erabiltzen dituztenetan ez dira berriz azaldu.