Liburu ilustratuaren diseinu eta maketazioa

Medicus Mundik Bolivia bezalako herrialde ezberdinetan proiektu solidarioak garatzen ditu. Kasu honetan, Euskal Herriko haurrei bertako errealitatea jakinaraztea zen helburua. Horretarako Boliviako ilustratzaile batek leku ezberdinetako haurrak elkarrizketatzen herrialde osoa zeharkatu zuen. Esperientzia horretan oinarrituz, umeak bertara gerturatzen dituen istorio ilustratuak osatu zituen. Guk lan hori txukuntzen saiatu ginen.