Euskara Unibertsitatean sustatzeko marka

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Hizkuntz plangintza zerbitzurako logotipoa behar zuen. Jorge Oteizak Unibertsitateari emandako eskulturan oinarritu zitekeela adierazi ziguten eta angelu interesgarri bat aurkitu genion. Oteizak lantzen zuen hutsunea K hizkia irudikatzen duen tokitik artelanaren argazkia hartu eta paperean soildu genuen. Unibertsitateko logotipoaren letra mota eta koloretan egin ez ezik, ā€œuā€-a jaistearen joko bera erabili genuen Unibertsitateari nabarmen lotzeko.