CD + 2 DVD + liburuxka bilgarria eta bideo edizioa

Fran Idaretak Iruñeko Historia mundu osoan ezaguna den bere entzierroarekin lotu zituen proiektu musikal honetan. Historian zehar Iruñeko parte izan diren kultura anitzak, gaur egun hirian bizi diren eta sanferminetan bisitari izaten direnekin lotzen ditu. Besteak beste, Carlos Nuñez eta Kepa Junkera musikariak elkartzea lortu zuen eta bi abesbatza eta kamara orkestra Enrique Ugarteren zuzendaritzapean, ETBk grabatutako kontzertua eskaini zuten. Audioa alde batetik grabatu eta zuzendua izan zen eta irudi gordinak audioarekin sinkronizatu behar izan genituen bi DVDak sortu ahal izateko. Proiektua azaltzen duen liburuxka luzea ere ez zen makala izan eta guztia jasotzen duen bilgarri berezia lan honetarako espresuki diseinatu genuen.