Enpresaren irudia eta sustapen oparia

Aurreneko webgunea sortzearekin batera, nortasun korporatiboa birdiseinatu genuen. Hori kolorea izan da ezaugarri nagusia, agerian dauden arrazoiak direla eta. Logotipo nahiko minimalista eraiki genuen, baina bere “O” hizki borobilak erdiko puntuarekin irakurketa aunitz dauzka. Lehenik eta behin begi bat adierazi nahi du, gure lana gehien bat begietatik sartzen baita. Baina itua ere bada, eta bete-betean asmatzen saiatu izan gara beti.