Nortasun korporatiboa hasiera-hasieratik garatzen

Enpresak izenik ere ez zuenetik beraientzat lanean izan gara. Izena bazkideekin antolatu genuen ideien ekaitza batetik sortu zen. Ondoren logotipoari forma ematen hasi ginen eta lehenengo hizkiak garrantzia hartzen joan zen. Bere lanean marrazketa diedrikoa erabiltzen zuten eta hizki horrek zilindroaren irudikapena da sistema horretan. Zilindroa, aurrera mugitzeko gai den itxura geometrikoa, Inteken ikur bilakatu zen hasieratik. Pixkanaka bere diseinu mekanikoak zuzenean hiru dimentsiotan garatzen joan ziren eta Inteken irudia gaurkotzeko probestu genuen.

Intek iragarkia