Mundinovi hezkuntza-proiekturako irudia

Balioak suspertzeko helburua duten antzerkitxo hauek, haur hezkuntza eta txotxongilo en alorreko profesionalen lana izan du sustrai eta enbor. Mundinovi izendatu zena janztea baino ez zen geratzen eta horretan aritu ginen. Hezitzaileentzako azalpenak eta istorioen gidoiak gordetzen dituen paper-zorroak, kartoizko antzerkia eta panpinen kutxa diseinatu genituen.