Markaren logotipo eta etiketen diseinua

Hasieran kolore askotako logotipoa sortu genuen, baina paper orrietan bi koloretako bertsioa egin eta gero dotoreagoa suertatu zitzaigunez, aplikazio guztietan honakoa erabiltzea erabaki genuen. Hasierako ardo eta ozpinen etiketak irudi kubista batean oinarritu ziren. Gainontzekoak artisau irudia ematen dute berdea nagusi delarik, elikagai ekologikoak dira eta. Beranduago ardoetarako estilo soilago bat garatu genuen, kaligrafiak ohiko itxura hori mantentzen duelarik.