Maskota eta etiketen diseinua

Ultzamakoak enpresa beraien ardien esnearekin ekoiztutako mamia dela eta ezaguna zen. Gehien bat haurrei zuzendutako “Batiku” esneki edangarriak merkatura atera behar zituztenean, maskota alai bat on egingo ziola otu zitzaigun. Horrela Ultzi jaio zen eta Ultzamakoak ekoiztutako produktu gehienen etiketetara salto egin zuen, irudi berria freskotasunaz zipriztinduz. Gourmet izozki, jogurt eta mamientzat etiketa lerro dotoreago bat landu genuen eta bertan Ultzi jarrera txintxoago batean dago.