Liburuaren ilustrazioak eta diseinua

Pirata-barku bat Donibane Lohizuneko portuan!
Maddik ezin du sinetsi.
Abenturazale amorratua da, aitona Antton bezainbeste.

Altxor bilatzaile batek Laffite kortsarioaren altxorra aurkitu nahi du, baina ai, euskal pirata zahar batzuek ez diote utzi nahi. Maddiren, Harriet neba txikiaren eta aitonaren laguntzarekin, aurre egingo diote bilatzaileari Pellot, Suhigaraitxipi, Laffite, Michel Le Basque eta Destebetxo euskal pirata handiek.

Piraten sekretuak, ihesaldiak barkuan, tiroak eta kanoikadak, itsasertzeko bazter ezkutuak, abordatzeak, borrokak, urrezko altxorra, ezpatak dantzan… eta piraten laguntza kodea.

Pirata izan nahi?


Hemen duzue liburuaren hasiera

Eta hemen liburuaren informazio gehiago Gaumin argitaletxearen webgunean