Aurreneko pixel margotuak

Tenerifeko hondartza bolkaniko batean egindako hamaika argazki elkartuta, panoramiko handia lortu nuen. Tamaina ezberdinetako karratuaz baliatuz, ertzak gradualki pixel itxura hartu eta zehaztasuna erdian geratzea nahi nuen. Lauki horietako batzuk gorriz koloreztatu nituen lana kokatuko zen gelarekin bat egiteko. Irudia oihalean inprimatu eta bastidorean muntatu ostean freskotasun azken ukitua margoz jaso zuen.