X ยท Zatiketen biderkatzea

Gurasoen banaketak eragiten duen samina lantzeko tresna izan nahi du aplikazioak. Atzera egiterik ez duen egoera dramatikotik hasita, jarrera irekia eta baikorra mantenduz, edozein egoeraren alde positiboari erreparatzearen garrantzia erakusten du. Pantaila gutxi batzuk baino ez ditugu erakusten ipuinaren misterioa gordetzeko. Dena den Ipuin interaktibo gisa argitaratu da "LUUL Experiences" izenburupean. Lau hizkuntzatan dago app berean jatorrizko ahotsekin, honetarako bakarrik konposatutako musikarekin, iPad eta Android tablet eta mugikorretarako eskuragarri.